Herriko eskolako saritu mordoxka izan dira Berako ipuin lehiaketan

Nerea ALTZURI 2007ko urtarrilaren 3a

Joan den abenduaren 15ean, Beran, Kultur batzordeak eta liburutegiak antolaturiko ipuin lehiaketako sari banaketa egin zen. Aurkeztutako lanen artean, herriko eskolako lau gaztetxok sariak eraman zituzten. Hirugarren eta laugarren mailakoen artean, Sara Almandoz Lukanbio Exkerrenekobordakoa, “Argiren abenturak” izeneko ipuinarekin saritua izan da. DBH-1 eta 2. Mailetan berriz, hiru sariak herrira etorri dira. Hiru ipuin sarituak hauek: Ontseneako Itxaro Etxague Goiaren “Baserri misteriotsua”; Otsarrako Amaia Lukanbio Larretxearen “Baserri ezezaguna” eta Gaikoeneako Silvia Telletxea Iraolaren “Argiren abentura”. Zorionak, beraz, idazle gaztetxoei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun