Kultur Etxeari buruzko iritzia eman du Herria Aitzinerak

Aitor AROTZENA 2007ko urtarrilaren 3a

TTIPI TTAPA

Kultur Etxe berriaren proiektuaren inguruko iritzia plazaratzeko prentsaurrekoa eskaini zuen Herria Aitzinera plataformak Zambraren atarian. Udalaren politika salatu zuten eta bere garaian ezker abertzaleak kultur etxea egiteko kuartel zaharra herriarentzat gordetzea proposatu zuela gogorarazi zuten. Gai hau pazientziaz hartu behar dela eta deus egin baino lehen, herriko kultur eragile guzien iritzia bildu behar dela aipatu zuten Herria Aitzinerako kideek, eskaerei erantzuten dien proiektua osatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun