20 urteko Leire Telletxeak Arrasaten abenduaren 6tik 9ra bitartean ospatutako Gipuzkoako XXVII. Akordeoi Lehiaketan lehenengo saria eskuratu zuen Senior Mailan. Lehiaketa hau estatu mailan egiten den garrantzitsuenetakoa da eta munduko akordeoilari onenek osatzen dute epaimahaia. Leirek Berako Musika Eskolan hasi zituen musika ikasketak eta gaur egun Euskal Herriko goi mailako musika ikastegian egiten ditu. Gipuzkoako Lehiaketan lortutako garaipenaz gain, 2005ean Sant Anastasi Lehiaketa Instrumentalean senior mailan lehen saria lortu zuen. Aipatu ere, Berako Musika Eskolako Ana Serrano eta Agurne Maritxalarrek junior mailan bigarren eta hirugarren sariak lortu zituzten.