Pio Baroja zenaren heriotzaren 50. urteurrena dela eta, hainbat ekitaldi egin dira herri ezberdinetan. Abenduaren 18an, Beran, azken ekitaldiak egin ziren eskultura eta argazki erakusketa baten inaugurazioarekin. Josu Goiak egindako eskulturaren inaugurazioan, Helena Santesteban alkatearen hitzen ondotik, Patxi Zabaletak idatzi eta Josu Goiak berak musikatutako kanta zahar batekin Pio Barojaren heriotzari kantatu zion. Pio Caro Barojak antolatutako ekitaldiengatik eskerrak emanez itxi zuen ekitaldia. Geroxeago "Pio Barojaren unibertsoari begiradak" erakusketa inauguratu zen Kultur Etxean.