Abenduaren 15ean Kultur Etxean banatu zituzten Kultur Batzordeak eta Liburutegiak antolatutako Bortzirietako haur eta gazteen ipuin lehiaketaren sariak. Lau mailatan banatu zituzten sariak: A mailan LH 3. eta 4. mailakoak sartzen ziren, B mailan LH 5. eta 6. mailakoak, D mailan DBH 1. eta 2. mailakoak eta E mailan DBH 3. eta 4. mailakoak. A mailan Labiaga Ikastolako Aritz Ibarra Dagerrek lortu zuen lehenengo saria Argi eta bera lagunak ipuinarekin, B mailan Etxalarko Landagain eskolako Itsaso Elizagoien Bizentek Igra, nire lagun mina ipuinarekin eraman zuen eta D mailan Arantzako eskolako Silvia Telletxea Iraolak Argiren abenturarekin. E maila hutsik gelditu zen.