Udalak isuna ordaindu beharko dio Ibardinen erori zen emakumeari

Amaia eta Ainhoa 2007ko urtarrilaren 3a

624.548 euro eman behar dizkio paraplegika gelditu zen frantziarrari

Ibardingo aparkaleku batean istripua izan ondoren paraplegiko gelditu zen emakumeri, 624.548 euro ordaintzea eskatu dio Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak Udalari. 1999ko abuztuan emakume frantziarra koska batekin estropezu egin eta sei metroko altueratik erori ondotik, paraplegiko gelditu zen. Sententziaren arabera, segurtasun faltagatik gertatu zen istripua. Istripua gertatu zen tokia, aparkatzen zuten ibilgailuak behera ez erortzeko 40 cm.ko koska batekin babestua zegoen baina epailearen arabera koska horrek berak eragin zuen erorketa. Epaiak dioenez, koska horrek ez ditu arauak betetzen. Arrazoi horregatik epaileak zalantza gutxi ikusi du Udalaren ardura dela erabakitzeko orduan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun