Zerbeza besta larunbatean

ttipi-ttapa 2007ko urtarrilaren 2a

Tunezerako bi lagunentzako aste bateko bidaia zozketatuko da

Larunbat honetan, Urtarrilaren 6an Zerbeza besta antolatu dute Lesakan herriko ostatuek. Arrano, Karlos, Kattu, Xaruta, Atxaspi, Koxkilla, Haizegua, Etxeberria, Telebote, Zialdo eta Pintxazo ostatuek Keler garagardoen laguntzaz antolatutako ekitaldi honetan Tunezerako bi lagunentzako aste bateko bidaia ere zozketatuko da. Bidaia urtarrilean egin beharko da eta zozketa arratseko 12etan eginen da. Saridunak bertan egon beharko du. Trago bakoitzarekin txartel bat banatuko da..

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun