Dantza saio koloretsua eskaini zuen Berako Dantza taldeak

ttipi-ttapa 2006ko abenduaren 26a

Taldeari buruzko argazki erakusketa inauguratu zuten saioa eta gero

Berako Gure Txokoa dantza taldeak urteko saioa eskainiko zuen larunbatean Eztegara frontoian. Ordu erdi bat baino gehiago iraun zuen emanaldian 16 eta 27 urte arteko 25 bat dantzari aritu ziren eta arkuak, saltuak eta Sagar-dantza bertzeak bertze eskaini zituzten. Berako bestetako dantza jaialdia izaten da urteko ekitaldirik garrantzitsuena, baina elkartearen 75. Urteurrena berexiki ospatu nahi izan dute Eguberri aurreko ekitaldi honekin. Behin Eztegarako agerraldia akituta, Jamotenera joan ziren. Bertan Gure Txokoa elkarteko argazki erakusketa ikusgai jarri baitzuten. Ekitaldiak bukatzeko larrain dantza, fandango, arin-arin eta zortzikoak dantzatu zituzten Altzateko plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun