Elkartearen jarduerak ezagutarazteko eguna

ttipi-ttapa 2006ko abenduaren 26a

Goiz partean antzerki eta bertso tailerrak egonen dira

Lesakako Arrano elkarteak urtean zehar antolatzen dituen ekitaldi, tailer eta jardunak herritarrei ezagutarazteko egitarau berezia prestatu du heldu den larunbaterako, abenduaren 30erako. Goizeko 10:00etan diana egingo dute herriko karriketan barna. 11:00etatik 13:00etara haurrentzako antzerki tailerra eta bertso tailerra izanen dira. 13:00etan bertso poteoa eginen da eta 14:30ean bazkaria.

Bazkariaren prezioa 10 eurokoa da eta izena eman beharko da Arrano ostatuan. Bazkariaren ondotik mus txapelketa jokatuko da eta San Ferminak 78 eta Ezkabako ihesaldia bideoak eskainiko dira. Ilunabarrean pintxo dastaketa izanen da. Aipatzekoa da egun osoan ikusgai izanen dela kartel erakusketa eta Euskal Herriko pertsonaien erakusketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun