Lesakako Musika Bandak eta Abesbatzak Eguberrietako kontzertua eskainiko dute larunbatean San Martin Elizan 20:00etatik aitzinera. Mezan aritu eta gero bi taldeek entzunaldia eskainiko dute zati batzutan elkarturik eta bertze batzutan banaturik. Elkarrekin hiru kantu eginen dituzte, “Adeste Fideles”, “Jainkoaren distira” eta “Hator Hator”. Musika Banda bere aldetik eskainiko dituen kantuen artean, “Gloria In Excelsis”, “Con te Partiro” eta “Requiem Aeterman” entzuten ahalko dira. Abesbatzak, Eguberriak aipatzen dituzten kantuak baizik ez ditu eginen tartean Pepito Iantziren “Urdai ospil eta esna”, “Jesusen jaiotzari”, “Gauaren Erdian” eta “Oi Bethlehem” Aita Madinaren armonizazioarekin.