Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen zela eta, abenduaren 1ean Tantirumairu ikastolako haurrek esketxak eskaini zituzten bildutako guraso eta lagunen aitzinean. Talde bakoitzak bere eran moldatu zituen, antzerki, hip-hop eta dance gisara, baina denek euskararen erabilerari buruzko mezu batekin. Erakustaldia bukatzeko, egunaren helburuarekin bat egiten duen Euskal Herrian euskaraz kantatu zuten ikasleek irakasle eta gurasoekin batera.