Udalak deialdia egin zuen igerileku estaliko logotipoa aukeratzeko. Azaroaren 24ean akautu zen epea eta guzira 27 lan aurkeztu dira. Horien artean, Asier Pérez-Karkamok egindako logotipoa izan da irabazlea. 300 euro eta urte baterako bonoa irabazi du. Logotipoa udalaren web orrian ere argitaratu da.