Urtero bezala, abenduaren 24ean, eguerdian, jaiotza eta olentzero lehiaketa eginen dira plazan. Baina ez da eguberriekin lotutako ekitaldi bakarra. Musikariek ere bere lana erakutsi nahizik kontzertuak eskainiko dituzte: 21ean Musika eskolak eskainiko du pleno aretoan 17:30ean; 22an akordeolari, trikitilari eta txistularien txanda izanen da 20:00etan leku berean eta 23an, Musika banda eta Abesbatzak eskainiko dute kontzertua 20:00etan elizan. Bertzalde, abenduaren 22an Txan Magoak ere bere emanaldiak eskainiko ditu, 17:00etan eskolako gimnasioan eta 22:00etan Kasinoan.
Aipatu, azkenik, abenduaren 26tik urtarrilaren 5era Txiki Park izanen dela Iraingo pilotalekuan, 16:00etatik 20:00etara.