Mikel Zelaieta Mister Navarra izendatu dute

Amaia eta Ainhoa 2006ko abenduaren 22a

TTIPI TTAPA

Abenduaren 10ean Barañainen egindako lehiaketan Mikel Zelaieta, 25 urteko beratarra, 2006. urteko “Mister Navarra” izendatu zuten. Lehiaketara 70 lagun aurkeztu ziren eta 35 partehartzaile inguru baztertu zituzten. Gala ikusteko 700 lagun bildu ziren eta arropa informalarekin, bainujantziarekin eta gaueko arroparekin desfilatu zuten partehartzaileek. Mikelek, 500 euroko balioa duten foto-depilazio saioak irabazi zituen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun