Udaletxea berritzeko dirulaguntza

Amaia eta Ainhoa 2006ko abenduaren 22a

Nafarroako Azpiegitura Planetik bi aldiz laguntza ukatu ondotik, udaletxea moldatzeko Nafarroako Gobernuak 280.000 euroko laguntza eman du. Herriko Etxea berritzeko lanak 597.466,72 eurotan atera dira lehiaketara. Diru horrekin lanen lehenbiziko fasea eginen da: sotoan, beheko eta lehenbiziko solairuetan eginen dira lanak. Lanak egiteko lehiaketara aurkeztu nahi duenak 2006ko abenduaren 27ra bitarteko epea du dokumentazioa udal bulegoetan aurkezteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun