Asteazken arratsaldean, Isidro Fagoaga Musika eskolako haurrek Eguberrietako kontzertua eskaini zuten Berako Kultur Etxean. Ohi bezala guraso anitz hurbildu ziren seme-alaben ikustera.
Entzunaldiaren lehen partean Eguberrietako kantei zuzendua izan zen. Horiek horrela xilofonoa, teklatua, pianoa edo perkusioak lagundurik “Erregeak datoz”, “Gabeko Izar” eta “Hator mutil” kantak entzun ahal izan ziren. Ondotik, trikititxa taldea, biolin taldea eta akordeoi taldeak Eguberrietako errepertorioan segitu zuten “Din Dan Don”, “Hator, hator”, “Birjina Maite”, “Jaungoiko Jaunak Gabon” eta “Jingle Bells” emanez modu instrumentalean. Kontzertuko bigarren zatiari erreparatuz, musika ikasleek kanpoko kantak eskaini zituzten tartean Joplinen “The entertainer” eta Lighthouse Familyren “I wish”. Kontzertua bukatzeko Jokin Pinatxok moldatutako bi obra eskaini zituzten “Nirekin” eta “Musika da poztasuna”.
Asteazkeneko kontzertuan parte hartu zuten musikari gazteak hauexek izan ziren, Ibon Irastorza, Oier Larretxea, Asier Oses, Igor Telletxea, Joseba Bertiz, Irene eta Idoia Martinez, Izaro Iriarte, Asier Garcia, Hodei Hernando, Maddi Ugalde, Sara Maritxalar, Leire Barrutia, Josune Elgorriaga, Amaia Espinosa, Maite Telletxea eta Jokin Pinatxo. Horiei gehitu behar zaizkie trikitixa, biolin, akordeoi, Musika eta Mugimendu, Musika Hizkuntza eta Prestakuntza Mailako ikasleak.