Berako Abesbatzak zuzendaritza batzorde berria hautatu du. Hemendik aitzinera, Jose Mari Telletxea izanen da presidentea, Espe Zelaieta idazkaria, eta Lourdes Astondoa diruzaina. Gerardo Solano, Fatima Gonzalez, Jesus Goikoetxea, Maria Barredo eta Monica Portu osatuko dute batzordea.
Abesbatza 1987ko udaberrian sortu zen eta lehen kontzertua Etxalaren eskaini zuten bi urte beranduago. Geroztik, Ipar Euskal Herria, Nafarroa, Gipuzkoa, Kantabria eta Galiziako hainbat herritan aritu dira. Donostiako Queimada kofradiako ohorezko kideak izendatu zituzten 2005. urtean, eta urte bat beranduago kofradiako XIII kapituluan abestu zuten. Gaur egun 31 gizon-emakumeek osatzen dute Berako Abesbatza. 20 urte hauetan hiru zuzendari izan dituzte, Begoña Guridi, Josu Goia eta orain aritzen den Fatima Gonzalez.
Gabon hauetan kontzertua eskaintzeko asmoa zuten, baina azkenean udaberrira gibelatu behar izan dute, hala ere Eguberri egunean San Jose zahar-etxean eta eguerdiko mezan arituko dira.