Ohitura denez Lesakan ere, Musika eskolak Eguberrietako kontzertua eskainiko du urte bukaera huntan. Ortzegunean izanen da arratsaldeko 17:30ean udaletxeko pleno aretoan. Ikasgai diren hainbat instrumentu entzuten ahalko dira, eskusoinua, pianoa, zeharkako txirula, gitarra, txistua, tronpeta, perkusioak, saxofoia eta klarinetea bertzeak bertzea. Bakarka, bikoteka edo taldeka, ezagunak edo hain ezagunak ez diren piezak joko dituzte Musika Eskolako ikasleek, tartean Bachen Minuetto, Pachelbelen Canon, Mendelssohnen Hark The Herald eta Ansorenaren Danena. Kontzertua bukatzeko banda eta abesbatzak Oskorriren Furra-Furra eta Olentzero eskainiko dituzte.
Eguberriak ospatzeaz gain, kontzertu horri esker, ikasturte hasieratik hunat seme alabek egindako aurrera pausoez ohartzeko aukera izanen dute gurasoek.