Lesakako Batzoki elkarteak hamargarren urtez antolatutako paleta goma txapelketaren finalak larunbat honetan, abenduaren 23an jokatuko dira. Joan den asteburuan finalerdiak jokatu ziren, honako emaitzekin: Bigarren mailan, Santesteban eta Rotetak 25 eta 17 irabazi zieten Mitxelena eta Sanjurjori. Larralde eta Bertizek ere emaitza berarekin, 25 eta 17, gainditru zituzten Aizpuru eta Eizmendi. Lehenbiziko mailako finalerdietan, Hita eta Lizasok 25 eta 19 irabazi zieten Otegi eta Zapiaini. Bertze finalerdian ere emaitza horixe errepikatu zen eta Antxordoki eta Telletxeak 25 eta 19 irabazi zieten Peluaga eta Huegun-i.
Gauzak honela eta arestian aipatu bezala, larunbatean, abenduaren 23an jokatuko dira bi kategorietako finalak eta hirugarren posturako lehiak, baita Batzokik Lesakako bi bikoteren artean antolatu duen lehia ere. Goizeko 9etan, bigarren mailako hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatuko dute Mitxelena eta Sanjurjok Aizpuru eta Eizmendiren kontra. Arratsaldeko 4etan, bigarren mailako finala, Rural Kutxa Saria jokatuko dute Santesteban eta Rotetak Larralde eta Bertizen kontra. Honen ondotik, lesakarren arteko lehia jokatuko dute Iñigo eta Josuk Mitxelena eta Sanjurjoren kontra.
Lehenbiziko mailako hirugarren postua jokatuko dute gero Otegi eta Zapiainek alde batetik eta Peluaga eta Huegunek bertzetik. Azkenik, arratsaldeko partida nagusia, lehen mailako finala eta Diario Vasco Saria jokatuko dute Hita eta Lizasok Antxordoki eta Telletxearen kontra.