18 urte baino gazteagokoak hartuko dituzte Gure Txokoan

ttipi-ttapa 2006ko abenduaren 19a

Abenduaren 13an Gure Txokoa Elkarteak eta Toki Ona Institutuko Guraso Elkarteak egindako bilkuran, gaztetxoentzako (gehienez 17 urtekoak) elkarteko zonalde bat irekitzeko asmoa agertu dute. Eguberrietarako irekitzeko intentzioa badute eta dagoeneko gazte batzuk izena eman dute. Oraindik izena emateko epea zabalik da eta interesatuek Jamoteneako postontzian bere datuak utzi beharko dituzte: izen-abizenak eta telefono zenbaki bat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun