Pio Barojaren testuetatik inspiratutako erakusketa

ttipi-ttapa 2006ko abenduaren 18a

Urtarrilaren 5a arte ikusten ahalko da arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara

Urtarrilaren 5a arte, Pio Barojaren Unibertsoari Begirada izeneko erakusketa ikusgai egonen da Berako Kultur Etxean. Obra bilduma Nafarroako Unibertsitate Publikoak bultzatutako ekimen batetik abiatu zen. Idazle beratarraren heriotzaren 50. urteurrena dela eta, Nafarroako edo Nafarroarekin zerikusia duten hainbat artistei proposatu zitzaien Pio Barojaren idatzi batetik abiatuz obra grafiko baten egitea. Iruñean ikusgai egon ondotik hemendik goiti Beran egonen dira hiru astez.

Hainbat estilo eta teknikako obrak daude, olio-pintura, akuarela, akrilikoa eta pastela bertzeak bertze. Islatzen dituzten testuen artean, “El arbol de la Ciencia”, “La Busca” eta “Zalacain el aventurero” dira maizenik agertzen direnak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun