Txirri Mirri eta Txiribiton Junioren “pailazoketan” emanaldi Beran

ttipi-ttapa 2006ko abenduaren 15a

Labiaga ikastola antolaturik, Txirri Mirri eta Txiribiton Junioren “pailazoketan” emanaldia ikusten ahalko da heldu den Igandean arratsaldeko 17:30ean Berako Kultur Etxean.

Obrak 50-60 minutuko iraupena dauka. Batetik esketx labur barregarriak antzeztuko dituzte: Txirriren kapela hegalariak, Greba mirrianoa, Txiribiton bibolin-jolea, Aulki ikustezina, Txantxibiri agentzia, edota Txiribiton hor konpon. Eta esketx horiekin tartekatuta abesti ederrak eskainiko dituzte: Barre egin, Joxe Mondragon, Akelarrea, Baratzeko pikuak, Tortolika, Toto Pintotxo, Bonjour Paris, Altza Pelipe... Eta nola ez, Pintto-Pintto eta Zapi zuria mitikoak!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun