Gabon garaietan sartuak garela, urtero bezala, Isidro Fagoaga Musika eskolak hainbat musika emanaldi antolatu ditu heldu den astean. Astelehenean piano-teklatu eta biolineko entzunaldia eskainiko da musika eskolan arratsaldeko 18:00etan. Biharamunean, asteartean bi kontzertu izanen dira biak musika eskolan. Lehena 17:00etan, trikitixarena izanen da eta bigarrena, ordu bat beranduago akordeoiarena. Kontzertu nagusia, Eguberrietako kontzertua delakoa, Kultur Etxean iraganen da arratsaldeko 17:30etik aitzinera. Eguberriak ospatzeaz gain, gurasoak musikari gazteek ikasturtearen hasieratik ordu arte egin dituzten aurrerapenez ohartzen ahalko dira.