Igantziko Abesbatzak, urtero-urtero egiten duen bezala eta Eguberri giroa aprobetxatuz, kontzertu bat antolatu du herrian. Aurtengoa larunbatean, abenduak 16, izanen da herriko elizan ilunabarreko 20:30ean.
Ohi denez, abesbatzak polifoniako hainbat kanta emanen ditu lehenbizi. Ondotik, musika ikasten ari diren haurren emanaldiaren txanda izanen da. Musika tresnekin hainbat pieza joko dituzte, eta gero abesbatza ttikiaren bizpahiru kanta eskainiko.
Azkeneko zatian, helduen abesbatzak 10 kantu, herrikoiak nahiz Eguberrietakoak, eskainiko ditu. Zuzendari lanean Isabel Lakar arituko da, eta organoan berriz, Felix Txoperena. Akabatzerakoan, urtero bezala, zarearen zozketa eginen da.