Hip Hopa dantzatzen ikasteko aukera Beran

ttipi-ttapa 2006ko abenduaren 14a

Izenak abenduaren 29a baino lehen eman beharko dira

Berako Udaleko Gizarte Gaietarako Batzordeak Hip-hop ikastaroa antolatu du heldu den urtarrilaren 13, 20 eta 27rako. Kurtsoak larunbat arratsaldetan izanen dira 17:00etatik 20:00ak arte herriko Kultur Etxean. Ikastaroa 14 eta 30 urte artean dituzten pertsonei zuzendua da. Interesatuak daudenek izena eman beharko dute 012 telefonoan abenduaren 29 baino lehen. Hala ere lehen bai lehen apuntatzea aholkatzen da ikastaroan 15 lagun baizik ez baitira onartuko. Parte hartzeak 10 euro kostako da. Ordainketa udaletxean txartel zenbakia emanez edo Udaleko Kontu korrontea dirua sartuz egin daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun