Herri kirol taldea Migel Angel Etxarteren oroimenez egindako oroitarrian

ttipi-ttapa 2006ko abenduaren 13a

TTIPI TTAPA

Argazkian Igantziko herri kirol taldea ageri da, herri kirola gehien bultzatu duenaren oroimenez, Migel Angel Etxarte «Kaxot» zenaren oroimenez jarritako oroitarrian. Azken urteetan bezala, aurten ere emaitza onak eskuratu dituzte. Patxi Irazoki Euskal Herriko txapeldun izan da koxkor biltzen. Behobia-Donostia lasterketan bikain ibili zen eta 12.000 lagunen artean lehendabiziko 40en artean sartu zen, 1:08ko denborarekin. Bertze partaideen emaitzak ere onak izan dira: sokatiran txapeldun, Nafarroako lasto eta ingude txapeldunak, Nafarroa ordezkatuz taldeko hiru kidek Euskal Herriko 7 lurraldeen txapelketa irabazi zuten hirugarren urtez segidan.

Nafarroako konbinadari dagokionez, bi zatitan banatua dago eta batean laugarren izan baziren ere, bigarrenean txapeldunak izan ziren. Argazkian, herri kirol taldekoak aurten lortutako zapel eta kopekin ageri dira. Aipatzekoa da aurten herriko haurrek Nafarroako konbinada txapelketan parte hartu dutela. Laguntzaileen aldetik, Igantziko Biltoki, Igantziko Udala eta Lesakako Txakainlo aterpetxearen laguntza izan dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun