Arrano elkartearekin elkartasun eguna antolatu da

Aitor AROTZENA 2006ko abenduaren 13a

«Itzalaren gainetik, Arranoa hegan» izenburuarekin, Arrano elkartearekin elkartasun eguna antolatu da abenduaren 30erako. Goizeko 10etan diana izanen da. 11:00etatik 13:00etara haurrentzako antzerki tailerra eta bertso tailerra izanen dira. 13:00etan bertso poteoa eginen da eta 14:30ean bazkaria eginen da. Bazkariaren prezioa 10 eurokoa da eta izena eman beharko da Arrano ostatuan. Bazkariaren ondotik mus txapelketa jokatuko da eta Sanferminak 78 eta Ezkabako ihesaldia bideoak eskainiko dira.

Ilunabarrean pintxo dastaketa izanen da. Aipatzekoa da egun osoan ikusgai izanen dela kartel erakusketa eta Euskal Herriko pertsonaien erakusketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun