Lesakako igerileku estaliak badu bere logotipoa

ttipi-ttapa 2006ko abenduaren 12a

Asier Perez Karkamok irabazi du logotipo lehiaketa

Lesakan egiten ari diren igerileku estaliaren logotipoaren lehiaketa deialdia luzatu zuen duela aste batzuk udalak. Obren aurkezteko epeak azaroaren 24ean bukatu ziren eta ordurako 27 obra bildu ziren. Hirigintza eta Ongi Izate batzordeko kideakosatzen zuten epaimahaiak lan guziak aztertu ondotik erabakia hartu zuen eta Asier Perez Karkamoren obra hautatu. Arabarraren obran xuriz den gibeleko aldean koloretan diren hiru laukizuzen nagusitzen dira. Gainekoan, fondo urdinean, igerika ari den itxura ikus daiteke, erdikoan, fondo berdean, muskulazioa egiten ari den itxura eta azpikoan, laranja kolorezko fondoan, gimnasioa egiten ari den itxura. Hauen azpiko aldean hizki larritan “Lesakako udal igerileku estalia” irakur daiteke. Lan honi esker Gesaltzako diseinu-egileak 300 euroko saria eskuratu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun