Bertso trama Jon Maia eta Amets Arzallusekin Lesakan

ttipi-ttapa 2006ko abe. 11a, 16:42

Izenak abenduaren 15a baino lehen eman beharko dira

Heldu den abenduaren 23an Bortzirietako bertso eskolak bazkaria antolatu du Arrano elkartean Jon Maia eta Amets Arzallusekin. Saioa eguerdiko 13:30ean hasiko da eta bertso trama zuzentzeko Josu Goikoetxea arituko da tramagile lanetan. Bazkaltzera joan nahi dutenek izena eman beharko dute abenduaren 15a baino lehen Arrano ostatuan berean edo bestenaz 618 963 011 telefonora deituz. 50 lagunentzako lekua aurreikusi dute beraz komeni da izena ematea lehen bai lehen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun