Oraindik gutti ezaguna bada ere, abenduaren 3a nazioarteko euskararen eguna da. Hori dela eta, igandean hainbat lekutan ekitaldiak antolatu zituzten hizkuntzaren erabilera bultzatzeko. Gure eskualdean ere izan zen horrelako ekitaldirik. Xumea bazen ere, egun horren kari, ortzirale arratsaldean, Tantirumairu ikastolako haurrek esketxak eskaini zituzten bildutako guraso eta lagunen aitzinean. Talde bakoitzak bere eran moldatu zituen, antzerki, hip-hop eta dance gisara, baina denek euskararen erabilerari buruzko mezu batekin. Haien txanda zenean lotsatuak ibili baziren, bertzeena tokatzen zenean irri ederrak botatu zituzten. Erakustaldia bukatzeko, egunaren helburuarekin bat egiten duen Euskal Herrian Euskaraz kantatu zuten gurasoekin batera.