Eguzki-Sport eskuderiak antolatutako Lesakako XI. Rallysprint auto igoera jokatu zen azaroaren 18an. Guzira 57 auto gidarik parte hartu zuten. Ramon Apalantza gipuzkoarra (Mitsubishi) nagusitu zen. Lau txandak egiteko 25 minutu, 48 segundu eta 20 zentesima behar izan zituen. Bigarren postua, Alberto Garrazarentzat izan zen (Seat Leon). Jesus Barrenak (Mitsubishi) osatu zuen podiuma. Arreko gidariak Igor semea izan zuen kopiloto eta Nafarroako gidari onenaren saria ere eskuratu zuen.