Iñaki Igoa lesakarrak irabazi du lan munduko lehiaketa

ttipi-ttapa 2006ko abe. 5a, 10:13

Euskara Mankomunitateko Lan Munduko Batzordeak Bortzirietako lantegietan lehiaketa-zozketa antolatu zuen urrian, euskararen erabilera sustatzeko asmoz. Euskal Herriko burdinolei buruzko testu bat proposatu zuten, eta langileek bertan ziren hutsuneak hitz egokiekin bete behar zituzten. Lantegi guzietatik erantzunak jaso ziren, eta zuzen zeudenen artean bakar bat aukeratu zuten, urriaren 31n Arantzako Herriko Etxean egin zen zozketa bidez. Irabazlea Iñaki Igoa lesakarra izan zen. Bi lagunentzako afaria irabazi zuen Etxalarko Herriko Ostatuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun