Argazkia: ttipi-ttapa Telebista

Utzitako argazkiak 2006ko abenduaren 5a

TTIPI TTAPA

Harrobi barrenean ezarri nahi den Orsa asfalto lantegiaren inguruko eztabaida pil-pilean somatzen da herrian. Lantegiaren kontra dagoen herritar talde batek idatzia igorri du komunikabideetara eta prentsaurrekoa eskaini zuen azaroaren 15ean. Hauen iduriko, udalak ez du argi jokatu afera honetan eta informazioa ezkutatu zaie herritarrei. Udalbatzak, bere aldetik, eskura duen informazio guzia herritarrei eskaini zaiela eta asfalto lantegiaren kontrako plataforma baino gehiago, udalaren beraren kontrakoa dela dio. Batzuen zein bertzeen iritziak laburbiltzeko toki askirik ez dugu hemen eta aldizkari honetako Irakurleak Mintzo sailean irakurtzeko modua duzue.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun