Azaroko lehen asteburuan, titulu ponposoa eskuratu zuen Iñigo Rodriguezek, Nafarroan lehen aldiz egin den pintxazo txapelketa irabazi baitzuen. Guzira 220 lagunek parte hartu zuten Iruñeko Cafe Iruña, Catachú ostatua eta Kasino Berrian jokatutako Definde.com txapelketan. Musaren entzuterik ez badu ere, gero eta gehiago dira pintxazoan jokatzen dutenak. Iñigo Rodriguezek Parisen bi lagunendako asteburua irabazi zuen.