Morronekobordako Benito Tainta eta Inaxi Pikabea 1946ko azaroaren 19an esposatu ziren. Egun berean, baina 60 urte beranduago, Diamantezko Ezteiak ospatu zituzten. Meza ondotik, bilobek bereziki egindako letrarekin abestutako Aurreskua dantzatu zieten Iurre eta Aiert bilobek eta gero Irubiden bazkaldu zuten. Argazkian, seme-alabekin eta suhi eta errainekin kontent agerdi dira Inaxi eta Benito. Aunitz urtez!