Ortzirale arratsaldeko 18:30ean, Fernando Mendiola eta Iker Friasek eskainiko duten solasaldia antolatu du Bidasoako Ikerketa Zentroak.
Fernandok Frankismoaren esklaboak aipatuko ditu. Erregimen Frankistak dokumentazio ofizialak berak deituriko kontzentrazio eremu sarea erabili zuen, eta, 1937an “presoei eta lanerako eskubidea” emanda, derrigorrezko lan sare zabal ezartzeari ekin zion, gerraosteko azpiegituren eraikuntzarako eta mantenamendurako ezinbestekoa izango zena. Horri esker, estatua zein enpresa handiek frankismoaren esklaboek meategietan, fabriketan, trenbideetan, errepideetan eta abarretan egindako lanaz baliatu ziren etekin handiak ateratzeko. Nafarroa ez zen salbuespena izan, eta eskualdean berean baditugu XX. mendeko esklaboak egindako azpiegiturak.
Iker Friasek berriz gerraostea Baztanen izan du aipagai. Baztanek, gerraren hurbiltasuna gerra hasieran jasan zuen, nahiz eta gerra garaiak nahiko ongi pasa beste leku batzuekin konparatuz. Frontean zeuden baztandarrak ez ezik noski. Gerra amaitutzat eman zelarik, Europan gerra piztuko zirela zirudienez, Frankok Frantziarekiko muga fortifikatzeari ekin zion. Egoera horren aitzinean Baztanek bi fenomeno berri ezagutuko zituen, alde batetik mugaren fortifikazioa eta militarizazioa, eta bestetik lan-batailoien presentzia. Bi fenomeno horiek sakonduko ditu Ikerek.
Hortaz historia zale guziek hitzordua dute ortzirale arratsaldean Jamotenean.