Azaroaren 15ean, heldu den urtean Bianan eginen den Nafarroa Oinezaren aurkezpena egin zen Iruñean. Iñaki Castillo, Labiaga ikastolako lehendakaria eta Maider Senper zuzendaria bertan izan ziren. Labiaga Ikastolak Nafarroa Oinezen balorazio positiboa egin du. Oraindik kontuak ez dituzte itxi eta jarritako helburua lortzea espero dute: 300.000 euro. Aurrikuspen baikorrenek 360.000 euro lortzea espero zuten eta orain kopuru hori hurbilago dago. Lortutako diruarekin banketxeekin daukaten 600.000 euroko zorraren zati bat kitatuko dute. 11 urtetan Nafarroako Gobernutik dirulaguntzarik jaso gabe egon ondotik, DBH ordaintzeko 2,4 milioi euroko inbertsioa egin du. Nafarroako Gobernuarekin lortutako akordioarekin ikastolak DBHko 1. eta 2. mailak legeztatzea lortu du baina 3. eta 4. mailak emateari uko egin behar izan dio.