Azaroaren 22an egin zen Udaleko webgunearen aurkezpena. Hemendik aintzinerat, www.berakoudala.net helbidean Udalaren informazio guztia aurki dezake erabiltzaileak. Webgune dinamikoa eta berritzeko erraza da, Code&Syntax Eibarko enpresaren Udalerria plataforman oinarritua, Zope software librean egina. Webgune elebiduna da (euskara-gaztelania), eta turismoko atalak frantsesera eta ingelesera itzuli dira. Webguneak bortz atal nagusi ditu: Bera (herriaren gaineko informazio guztiarekin), Udala (udalaren gaineko informazio zehatza eta eguneratua), Turismoa (turismo bulegoa, bisitak, jatetxeak…), Albisteak (azken albisteak agertuko dira eta nahi duenak e-postaz edozein albiste bidali dezake) eta Egutegia (deialdiak, bilerak, agenda…).