Dagoeneko hasi da Lesakako Paleta Goma Txapelketa

ttipi-ttapa 2006ko azaroaren 29a

Multzoetako lehen biek maila nagusiko txapelketan segituko dute

Joan den azaroaren 18an hasi zen Lesakako Batzoki elkarteak antolatzen duen X. Paleta Goma Txapelketa. Aurkeztu diren 17 taldeak 4 multzotan banatu dituzte liga moduan, bat bertzearen aurka aritu ondotik, final laurdenetako txartela lortzeko. Ligako partidu guziak 5 jardunalditan jokatuko dira. Lehen bi jardunaldiak dagoeneko jokatu dituzte azaroko azken bi asteburuetan. Hirugarren jardunaldia abenduaren 2 eta 3an eginen da, larunbata eta igandearekin. Azken bi jardunaldiak abenduko lehen asteko jai egunak baliatuz eginen dira. Laugarrena asteazkenean, hilaren 6an, eta bosgarrena ortziralean, abenduaren 8an. Multzoetako lehen biak, abenduaren 9an eta 10ean jokatuko diren maila nagusiko final laurdenetako sailkatuko dira. Hirugarrena eta laugarrena berriz, asteburu berean jokatuko diren bigarren mailako final laurdenetan arituko dira.

Ligako partidu guziak goizeko 9:00etatik aitzinera jokatuko dira Lesakako pilotalekuan. Txapelketako final erdiak abenduaren 16 eta 17an jokatuko dira eta finalak 23an.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun