Asteartean izan diren bezala, ortzegunean ere, argi mozketak izanen dira Berako hainbat auzo eta karriketan, eta Alkaiagan. Lehena goizeko 9:30etik 10:15era iraunen du, eta Kauleko 16. zenbakian eta Garaitarreta auzoko lehen zenbakitik 23ra izanen da. 11:00etan Garaitarreta auzoko 24 eta 28 zenbakien artekoak izanen dira 45 minutuz argi indarrik gabe geldituko direnak. Arratsaldean bertze bi mozketa eginen dituzte, lehenak 15:00etatik 15:45era iraunen du Iturlandeta, Errotazar eta Eztegara karriketako, eta Kaserna auzoko hainbat zenbakitan. Bigarrena Alkaiaga auzoan izanen du eragina, 16:00etan hasi eta 16:45ean bukatuko da.