Irailaren 11n jokatu zen Iguzkitzan Nafarroako herriz herri txapelketako hirugarren eta azken jardunaldia. Bertan, Berriozar, Igantzi, Ultzama eta Garraldako taldeak aritu ziren. Jakina denez, herriz herri txapelketa honetan bi proba konbinatu ezberdin egiten dira. Lehenbiziko kobinadan, koxkor biltzea, zakua, aizkora, korrika eta arpana egiten dira. Proba honetan, emozio handia izan zen. Azken probara puntu berdinekin ailegatu ziren Garralda eta Berriozar. Iguzkitzan Garralda izan zen onena, Berriozarren aitzinetik. Igantzi hirugarren izan zen eta Ultzama laugarren. Halere, Igantzi aitzineko bi probatan azkena izan zela kontuan hartuz, azken postu horretan gelditu zen sailkapen orokorrean.
Ez zen halakorik gertatu bigarren proba konbinatuan. Honek, harrijasotzea, txinga eramatea eta ingude altxatzea biltzen ditu. Aitzineko bi probatan bezalaxe, Igantzi nagusitu zen Iguzkizan ere, Garralda, Berriozar eta Ultzamaren aitzinetik. Sailkapen orokorrean ere horrelaxe gelditu ziren.