Nikaraguako iparraldeko herrira, hilabete baterako praktikak egiteko aukerasortu zitzaien

Nerea ALTZURI 2006ko azaroaren 23a

TTIPI TTAPA

Aitziber Almandoz Larralde 21 urteko gazteak aurten fisioterapia ikasketak bukatu ditu Bartzelonan. Otsailean, fisioterapia diplomaturan azken ikasturtea egiten ari ziren ikasleei Matagalpa, Nikaraguako iparraldeko herrira, hilabete baterako praktikak egiteko aukerasortu zitzaien. Aitziber uztailaren 17tik abuztuaren 18ra egon da bere ikaskide batzurekin. Hango amek osatzen duten erakunde batekin lan egin dute. Arazo fisikoak eta psikologikoak dituzten pertsona oro gizarteratzea, bizi baldintzak hobetzea eta ahal duten independentzi haundienaren jabe izatea du helburu erakundeak. Baliabide ekonomiko eskas duenez, duela 10 urte horrelako elkarlana abiatu zuen erakundeak. Umeekin egin dute lan Aitziber eta bere lagunek, etxez-etxe fisioterapia eginez, eskuak erreminta bakarrak izanik. Fisioterapiaz gain, umeekin, gazteekin eta amekin solasaldi luzeak ere egin dituzte, bizipenak eta hango bizimoduaren gogortasuna eta gordintasuna barneratuz. Deus eduki gabe dena emateko prest direla kontatu digu Aitziberrek hainbat solasen artean. Esperientzia betegarria izan dela aitortu digu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun