Udaren azkenaldiak udazkeneko kolorea hartzen du. Urtaro horretako lanak, ohiturak eta ibilerak nabarmenak dira. Onddo aunitz dago aurten herrian nahiz bertze inguruetan ere; ehiza denboraldia ere gainean; ikasturte berriaren murgiltzea... Aurten herriko eskolan hiru urteko bortz ikasle eta lehenengo mailako ikasle batek herriko eskolako xokoa eta ibilbidea ezagutu dute: Andoni eta Jaione Mazizior, Mikel Goizueta, Jonatan Etxeberria, Nahia Labon eta Maddi Etxebeste gaztetxoek eskolako ikasturtea abiatu dute bertze gainerakoekin batera. Irakaslegoan, ohiko bortz maixuekin batera, DBHkoen maixua Karmele Oronoz lesakarra izanen da; eta ingelesekoa berriz Iosune Etxebeste.