Asier Apezetxea gazteak, irailaren 11n Igantzin egin zen mendi bizikleta lasterketan bigarren postua erdietsi zuen. Hamalau urterekin hasi zen Asier modalitate honetan entrenatzen eta geroztik, Euskal Herriko nahiz kanpoko txapelketa ezberdinetan parte hartu du.Txirrindula sekula utzi ez badu ere, 1999tik iazko negura bitarte txapelketak alde batera utzi zituen, lan kontuak tarteko. Halere, joan den neguan indartsu hasi eta txapelketa ezberdinetan parte hartuz, emaitza onak lortu ditu. Apirilean hasi eta uztaila bukaera bitarte Euskadiko Openean korritu du. Hamabi proba egin ditu guzira eta azkenean, sailkapen orokorrean bortzgarren postua lortu zuen, sailkapeneko bigarren nafarra izanez. Nafarroako selekzioarekin Espainiako mendi bizikletaren lasterkaldian parte hartu zuen uztailaren 15ean, 16an eta 17an eta elite mailan hamaseigarren geratu zen. Beraz, urte batzuetako atsedenaldiaren ostean, gogoz berhartu du Asierrek mendi bizikleten txapelketa erreldoa. Arantzako bideetan noiznahi ikusten dugu entrenamenduetan… Zorionak Asier!