Irailaren 3an jokatu zen Batzoki elkarteak lehen aldiz antolatutako emakumeen futbol kopa. Bilboko Athletic taldeak, Espainiako txapeldunak, 5-0 irabazi zion Irungo Mariñori. Ohorezko sakea Pepita Goiak egin zuen. Berari eta bere semeari, Jose Ignacio Goia «Gofi»ri urrezko armarria eman zien alkateak, Beti Gazteren alde egindako lana eskertuz.