Iker Tainta txapeldun Logroñon

Aitor AROTZENA 2006ko aza. 23a, 17:23

ker Tainta, Doneztebeko Erreka taldean ari den pilotari lesakarrak irabazi du Logroñoko El Cortijo auzoan jokatu tako IX. lau terdiko txapelketa-Cava Faustino Saria. Irailaren 11n jokatu zen afizionatu mailako finalean 22-18 irabazi zion Abadiñoko Uriarteri. Txapelketa honetako frontoia berezia da, eliza baten gibelaldea baita, bere leiho, sare eta gisakoekin. Ohiko frontoietara ez ezik, frontoi bitxietara ere ongi egokitzen dela erakutsi du Taintak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun