Kultur Egunak azken txanpan sartuak dira

Aitor AROTZENA 2006ko azaroaren 23a

Euskara Batzordeak Udalaren laguntzaz antolatutako Kultur Egunak azken txanpan sartuak dira. Ortzegunean, irailaren 22an, «Maribitxiren ipuinak» entzungai izanen dira liburutegian 17:00etan. Ortziralean, irailaren 23an, bertso-trama izanen da Matxinbeltzenean 20:00etan, Jon Maia eta Amets Arzallusekin. Josu Goikoetxea izanen da tramalaria. Larunbatean, Maialen Errotabehere zuberotarrak kantaldia eskainiko du Kasinoan 20:00etan, Arrano elkarteak antolatuta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun