Hainbat ikastarotan izen emateko epea irekia dago oraindik

Aitor AROTZENA 2006ko azaroaren 23a

2005-06 ikasturtean emanen diren hainbat ikastaroetan izen emateko epea zabalik dago oraindik. Errate baterako, Beti Gazte elkartearen egoitzan sevillanak, dantza-jazz, aurre-dantza (4 urtetik goitiko neska-mutikoentzat), ballet, ballet-heziketa (helduentzat) eta pilates ikastaroak eman nahi dira. Izen emateko epea larunbat honetan, irailaren 24an akautuko da. Horretarako edo informazioa jasotzeko 607 450930 (Ana) telefonora deitu behar da. Ikastaroak urriaren 1ean hasiko dira.

Clown-Antzerki ikastaroa

Udazken honetan eskainiko den clown-antzerki ikastaroan parte hartzeko aukera izanen dute 14 urtetik goitiko neska-mutilek. Ikastaroa 20 ordukoa izanen da. Asteazkenetan emanen da, urriaren 5 eta 19an, azaroaren 8, 16, 23 eta 30ean eta abenduaren 14 eta 21ean, 17:30etatik 20:00etara. Ikastaroaren animatzaileak Ramon Albistur eta Esther Carrizo izanen dira. Izen emateko edo informazioa jasotzeko 948 631163 telefonora deitu edota mugabeclown@terra.es e-posta helbidera idatziz egiten ahal da, baita Internet-eko www. uhartean.com helbidean sartuz. Ikastaro osoaren prezioa 48 eurokoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun