Datorren irailaren 25ean ospatuko da XI. Dantzari Ttiki Eguna. Gure Txokoa dantza taldearekin batera, Añorga, Zaldibia eta eskualdeko bertze dantza talde bat etorriko dira. 10:30etan harrera eginen zaie taldeei. 11:00etan kalejira izanen da, lau ibilbide ezberdinekin. 13:00etan jaialdia eginen da Altzateko Plazan. Beratarrek Agintariena eta Aurreskua dantzatuko dute eta gainerako taldeek dantza bana eskainiko dute. Dantzariek herriko etxeetan bazkalduko dute eta arratsaldean haurrentzat herri kirolak izanen dira.