Liburutegia digitalizatu da eta hemeroteka zerbitzua estrenatu

Amaia eta Ainhoa 2006ko aza. 23a, 17:15

Lamixine BAT antzerki taldeko bi kidek, narrazio laburren bitartez, umore punttua eman zioten inaugurazio ekitaldiari. TTIPI TTAPA

Haur ttikiagoendako egokitua den txokoa ere badu orain

Irailaren 12an inauguratu zen ofizialki Udal Liburutegia. Hamar bat hilabetez itxita egon ondotik, irailaren 13tik aitzinerat jendearentzat zabalik dago hainbat berrikuntzarekin. Inaugurazio ekitaldian Helena Santesteban alkatesa, Jon Abril alkateordea, Juan Ramon Corpas Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Kontseilaria, liburutegi sareko zuzendaria eta bertze hainbat agintari egon ziren. Lamixine BAT antzerki taldeko bi kidek narrazio labur batzuk eskaini zituzten, gisa honetako ekitaldi ofizialei umore punttu bat emanez. Egoitza bera itxuraldatzez gain, hemeroteka berria sortu dute liburutegian. Itxita egon den denbora honetan, zola berritu da, altzariak aldatu dira, liburuak gaurkotu dira eta bertako katalogoa informatizatu da. Udalak eraikina moldatzeko lanen kostua bere gain hartu du eta Kultura eta Turismo Departamentua mobleen kargu egin da, eraikina eguneratzeko laguntza teknikoa eman du eta informatizazio lanak egin ditu. Hobekuntza hauen ondoren, herriko liburutegiak Nafarroako Liburutegi Publiko guztietako ondareetatik liburuak ekar ditzake Internet bidez www.navarra.es orrialdean sartuz. Liburutegiak orain helduentzako 40 eserleku ditu, haurrentzako 8, Internet konexioa duten 2 toki (berandugo 5 toki izatea aurrikusita dago). Kontsultarako 11.320 dokumentuko ondarea dauka eta hau izugarria da, izan ere, banazbertze 3,2 dokumentu baitago biztanleko, estatuko banazbertzekoa hirukoizten duen kopurua.

Rikardo Baroja eskolako 25.urteurrena urriaren 8an

Urriaren 8an Ricardo Baroja Eskola Publikoak bere 25. urteurrena ospatuko du eta horretarako hainbat ekitaldi antolatu ditu. 11:00etan altxaferoa bota eta berehala, 11:30etan, haurrentzako jolasak hasiko dira Kulki taldearekin. 13:00etan bertsolarien saioa aditzeko aukera izanen da eta Kuxkuxtu txaranga 13:30etatik aitzinera arituko da. 14:00etan bazkaria izanen da eta ondotik kantu saioa. Bazkalondoan, haurrek puzgarriekin eta Txarandaka Karsekin gozatzeko aukera izanen dute. Helduentzako musika ere izanen da, 17:00etan eta egunari akabera emateko suhiltzaileek aparra botako dute 19:00etan.

Egun osoan argazki erakusketa, bideo emanaldia eta aitzinako eskoletako gela baten erakusketa ikusigai izanen dira. Eskolako eremuaren barrenean ostatu bat egonen da irekita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun